Arrutiko Intxaurrak - maketa

by Arrutiko Intxaurrak

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.

      name your price

     

1.
2.
04:07
3.
4.
03:06
5.
6.
02:51

about

Kontaktua:
arrutikointxaurrak@gmail.com
twitter.com/ArrutikoIntxaur

Diskoa salgai Zarauzko Eguzki tabernan (4 eurotan) edo emailera eskatuta.

Zuzenekoak:
- Maiatzak 16, ostirala, BILBO. Euskararen etxea. 19.00. + Mor More

credits

released July 11, 2012

tags

license

all rights reserved

about

Arrutiko Intxaurrak Zarautz, Spain

contact / help

Contact Arrutiko Intxaurrak

Streaming and
Download help

Track Name: 01. Lonja Zarra
Jantzi bota altuak, katiuskak, ta bota eau de mar
kañabera ta saria hartuta hasi da kanpaña
Antxua izan nahian hau da sardin zahar pila
Amua bota eta tiburoiak, korrokoiak

Gaueko balsan, dantza-balantzan, arrantzantzan...

Gosia dunarentzat, to marmitakua!
patata pila bada baina, atuna nun da?
Pezkeñines no, eskerrik asko! mugak jarri motel...
Bolantakin ez, bolantakin ez, bolantaik ez!

Gaueko balsan...

Eguna argitu da ta buelta moilara
Bixigu begiekin
Legatza harrapatuta
Ta beste behin busti gabe, busti gabe!

Gaueko balsan...
Track Name: 02. Izpiak
Laino ilunak parez pare topatzean zer dio eguzkiak
Nola egin distiratzeko, itzaletik askatzeko izpiak

Alperrik zaizkio argitzeko ahalegin guzti-guztiak

Baina badaki noizbait haizeak askatuko duela

Ta badoa, hegan doa, zeruetan gora doa
Track Name: 03. Amildegia
Ez dago itxaropenik
Ez dago ilusiorik
Iluntasunak bahitu gaitu

Ez dago irriparrik
Ez dago bizipozik
Amildegiak irentsi gaitu

Nun gelditu dira, nun gure ametsak
Nun lurperatu, nun ahaztu dira
Track Name: 04. Herdoila
Guri ere herdoila egingo zaigu zahartzean
Edo gutaz inor akordatzen ez denean
Gure ateko aldaba hautsez betetzean
Mahaian edalontzi bakarra geratzen zaigunean

Herdoila egingo zaigu

Betazaletan pilatuta maluta laranjak
Eta ezingo ditugu gehiago begiak ireki

Eta gerritik gora altza ezin duten besoek
ez dute inor gehiago besarkatuko

Eta gure herdoildutako ezpainek
ez dute inor gehiago muxukatuko

Zahartzean...

(Katixa Olaizola)
Track Name: 05. Txintxilik
Txintxilikatu gaitezke buruz behera, baina laster hasiko gara itotzen, aurpegia puztu ta gorrituko zaigu, begiak lehertu beharrean sentitu
Ta soka etengo dugu

Txintxilikatu gaitezke gerri aldetik, baina laster ohartuko gara sokak haragian utziko dizkigun zauriak sendatzen zailak izango direla
Zornetuko zaizkigula

Itoko gaitu, puztu, gorritu, lehertu

Txintxilika nazazu bihatz mutturretatik

(Katixa Olaizola)
Track Name: 06. Feisbuk
Ez dut zure Feisbukeko horma bisitatzen
Ez dut mobila minutuero begiratzen
Ez ditut zure gustoko kuleroak jazten

Ez naiz parrandetan zure bila ateratzen
Zure inguruko txolinekin jeloskor jartzen
Kumunerako bidean ondotik pasatzen

Gu izatetik ni izatera pasa naiz
Ta zoriontsu naiz

Libre naiz, aske naiz