1. |
01. Lonja Zarra
04:06
|
|||
Jantzi bota altuak, katiuskak, ta bota eau de mar
kañabera ta saria hartuta hasi da kanpaña
Antxua izan nahian hau da sardin zahar pila
Amua bota eta tiburoiak, korrokoiak
Gaueko balsan, dantza-balantzan, arrantzantzan...
Gosia dunarentzat, to marmitakua!
patata pila bada baina, atuna nun da?
Pezkeñines no, eskerrik asko! mugak jarri motel...
Bolantakin ez, bolantakin ez, bolantaik ez!
Gaueko balsan...
Eguna argitu da ta buelta moilara
Bixigu begiekin
Legatza harrapatuta
Ta beste behin busti gabe, busti gabe!
Gaueko balsan...
|
||||
2. |
02. Izpiak
04:07
|
|||
Laino ilunak parez pare topatzean zer dio eguzkiak
Nola egin distiratzeko, itzaletik askatzeko izpiak
Alperrik zaizkio argitzeko ahalegin guzti-guztiak
Baina badaki noizbait haizeak askatuko duela
Ta badoa, hegan doa, zeruetan gora doa
|
||||
3. |
03. Amildegia
03:57
|
|||
Ez dago itxaropenik
Ez dago ilusiorik
Iluntasunak bahitu gaitu
Ez dago irriparrik
Ez dago bizipozik
Amildegiak irentsi gaitu
Nun gelditu dira, nun gure ametsak
Nun lurperatu, nun ahaztu dira
|
||||
4. |
04. Herdoila
03:06
|
|||
Guri ere herdoila egingo zaigu zahartzean
Edo gutaz inor akordatzen ez denean
Gure ateko aldaba hautsez betetzean
Mahaian edalontzi bakarra geratzen zaigunean
Herdoila egingo zaigu
Betazaletan pilatuta maluta laranjak
Eta ezingo ditugu gehiago begiak ireki
Eta gerritik gora altza ezin duten besoek
ez dute inor gehiago besarkatuko
Eta gure herdoildutako ezpainek
ez dute inor gehiago muxukatuko
Zahartzean...
(Katixa Olaizola)
|
||||
5. |
05. Txintxilik
03:52
|
|||
Txintxilikatu gaitezke buruz behera, baina laster hasiko gara itotzen, aurpegia puztu ta gorrituko zaigu, begiak lehertu beharrean sentitu
Ta soka etengo dugu
Txintxilikatu gaitezke gerri aldetik, baina laster ohartuko gara sokak haragian utziko dizkigun zauriak sendatzen zailak izango direla
Zornetuko zaizkigula
Itoko gaitu, puztu, gorritu, lehertu
Txintxilika nazazu bihatz mutturretatik
(Katixa Olaizola)
|
||||
6. |
06. Feisbuk
02:51
|
|||
Ez dut zure Feisbukeko horma bisitatzen
Ez dut mobila minutuero begiratzen
Ez ditut zure gustoko kuleroak jazten
Ez naiz parrandetan zure bila ateratzen
Zure inguruko txolinekin jeloskor jartzen
Kumunerako bidean ondotik pasatzen
Gu izatetik ni izatera pasa naiz
Ta zoriontsu naiz
Libre naiz, aske naiz
|
Streaming and Download help
If you like Arrutiko Intxaurrak, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp